Gutxienez hiru lagun hil eta hamabost zauritu dituzte gaur Ankaran, Kizilay auzoan izandako leherketa batean, NTV telebista kateak esan duenez. Fiskaltzak azaldu du "atentatu terrorista" izan dela.
Idris Naim Sahin Turkiako Barne ministroaren arabera, zaurituetako hiru "oso egoera larrian" daude.
Ankara erdialdean dago auzo hura, eta ministroak esan du atentatuaren egileek "ahal zen minik handiena" eragin nahi zutela. Oraingoz, inork ez du hartu bere gain atentatua.
Autobus txiki batean izan da leherketa, eta kalte material handiak ere sortu ditu. Besteak beste, laupabost ibilgailu kiskalita geratu dira.