Peshawarren (Pakistan ipar-mendebaldea) oso gogorrak izan dira protestak: besteak beste, zenbait zinema aretori eta AEBetako Kentucky Fried Chicken kateko jatetxe bati su eman diete. Nazioarteko albiste agentzien arabera, Polizia gogor oldartu zaie manifestariei, eta, gas negarrarazleak eta borrak erabiltzeaz gain, bala tiroak bota dituzte manifestarien aurka. Hain justu, bi lagun hil dituzte tiroka. Haietako bat 8 urtekomutiko bat da; lekukoen arabera, ingurutik ihes egin nahian zebilen Poliziaren tiroek harrapatu dutenean. Bi lagun hiltzeaz gain, beste 51 bat zauritu dira.
Lahoren (Pakistan ekialdea) beste manifestari bat hil da Poliziarekin liskarretan. Ikasleen mugimenduak antolatu du Lahoren karikaturen aurkako protesta, eta 18 urteko mutil gazte bat da hildakoa.
Mundua
Hiru lagun hil dituzte Pakistanen Mahomaren karikaturen aurkako protestetan
Europako zenbait egunkarik plazaratutako Mahomaren karikaturen inguruan sortu den protesta oldean, hainbat manifestazio izan dira gaur Pakistanen, eta Polizia gogor oldartu zaie manifestariei haietako batzuetan. Ondorioz, hiru lagun hil dira (tartean 8 urteko mutiko bat).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu