Gutxienez hiru lagun hil dituzte Ankaran, leherketa batean. Hamabost lagun, berriz, zaurituta daude, eta horietatik bost, larri. Oraindik ez dago argi zerk eragin duen leherketa, baina, Abdulla Gul Turkiako presidentearen esanetan, «atentatua» izan da.
Autobus baten inguruan izan da leherketa, gobernuaren bulego batetik gertu. Autobusaz gain, beste sei ibilgailu txikitu ditu. Lekuko baten arabera, norbaitek gas bonbona bat jaurti zuen eraikin batetik, eta autobusa jotzean gertatu zen eztanda. Oraingoz, susmagarri bat atxilotu dute.
Hiru lagun hil eta hamabost zauritu dituzte leherketa batean Turkian
Atentatua izan dela diote iturri ofizialek; lekuko baten arabera, norbaitek gas bonbona bat jaurti du leihotik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu