Hain zuzen ere, jauregi hori da Irakeko Behin-behineko Administrazioaren egoitza, hots, Paul Bremer AEBetako ordezkari nagusiarena. Azken asteetan, asko ugaritu dira herritarren eta indar okupatzaileen arteko enfrentamendu armatuak.
Hori dela eta, AEBetako indarrek 'Basamortuko eskorpioa' operazioa abiatu dute okupazio militarraren aurkako erresisentzia talde horiek suntsitzeko. Hala ere, iragan apirilaren amaieran Etxe Zuriak eta Pentagonoak Irakeko gerra amaitutzat eman zutenean iragarri zutena baino gehiago ari zaie kostatzen Irak baketzea; azken asteetan, gainera, ugaritu egin dira atzerriko indarren aurkako erasoak.
Nolanahi ere, IIIBN Irakeko Iraultza Islamikoaren Batzar Nagusiak, hau da, alderdi xiita nagusiak AEBetako tropak erasotzearen aurka agertu berri da. IIIBNko buruzagien arabera, ez dago auzi horri buruzko 'fatwa' epai islamikorik, eta, beraz, ez da zilegi okupatzailen aurka armak erabiltzea. Okupazioari irtenbide baketsua bilatu behar zaiola nabarmendu dute.
Bestalde, Iraken dauden AEBetako buruzagi militarrek atzo jakinarazi zutenez, dagoeneko 11.000 batgerrako gatibu irakiar laga dituzte aske. Une honetan, 2.050 bat irakiar dituztela preso azaldu zuten iturri horiek, baina horietako gehienak gaizkile arruntak direla; preso politikoak 300 bat baino ez direla nabarmendu zuten.
Iraken inbasioaren ondorioak
Hiru lagun tiroka hil dituzte AEBetako tropek Irakeko Armadako kide ohien manifestazio bat eragoztean
Irakeko Armada zeneko kideek manifestazioa egin dute gaur goizean Bagdaden eta AEBetako soldaduek tiroka sakabanatu dute. Hiru lagun hil dira eta hainbat dira zaurituak lekukoek azaldu dutenez. Armada desegin dutelako eta oraindik zor zaizkien soldatak jaso ez dituztelako ari ziren protestan militar ohiak, Bagdad hiriburuan, Errepublikaren Jauregiaren atarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu