Mundua

Hiru lurrikarak astindu dute Iran, eta gutxienez 50 lagun hil dira

Iran mendebaldeko Luristan probintzia hiru lurrikarak astindu dute epe laburrean, eta, ondorioz, gutxienez 50 lagun hil dira eta 800 bat dira zaurituak. Richter eskalan 6ko indarra izan du lurrikara handienak, 4,7koa txikienak eta 5,1ekoa besteak.

2006ko martxoaren 31
11:43
Entzun
Ehun bat herriri eragin die lurrikarak, eta jende multzo zabalari.

Hala ere, Irango RNA agentzia ofizialak eta Quatargo Al Jazeera telebista kateak emandako datuak ez datoz bat: RNAren arabera, hildakoak, oraingoz, 22 dira, eta zaurituak berrehunen bat. Al Jazeeraren arabera, ordea, dagoeneko 50 hildako zenbatu dituzte, eta 800 inguru dira zaurituak. Kalte materialen inguruko azalpenik ez dute eman oraingoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.