MUNDUA

Hiru marinel hil eta bi galdu dira Galiziako kostan, bi ontzik elkar jota

Vigoko itsasadarrerako sarreran gertatu da ezbeharra.

Arrantzontzia jo duen ontzia. SALVADOR SAS, EFE
2014ko apirilaren 1a
16:38
Entzun

Bi itsasontzik egin dute talka Vigoko (Galizia) itsasadarrerako sarreran, eta hiru marinel hil eta bi galdu dira istripuaren ondorioz. Beste bost marinel ere baziren ontzian, eta horiek onik erreskatatu dituzte.

Goizaldeko hiruretan izan da ezbeharra. Arrantzontzi batek eta ibilgailuak garraiatzeko ontzi batek jo dute elkar, eta arrantzontzia hondoratu egin da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.