Hiru militar tirokatu eta hil dituzte Frantzian
PARIS. Frantziako paraxutisten base batetik gertu hil zituen atzo hiru militar motor gidari batek, Montaubanen, Frantziako hegoaldean. Kutxa automatiko batean zeuden dirua ateratzen, eta, tirokatu ostean, alde egin zuen hiltzaileak motorrean, bertako hedabideek azaldu zutenez. Momentuan bi militar hil zituen, eta hirugarrena ospitalean hil zen, Defentsa Ministerioak jakitera emandakoaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu