MUNDUA

Hiru palestinar hil dira Gazan Israelen erasoetan

Palestinako hiru ekintzaile hil eta gutxienez bost lagun zauritu dira gaur Israelgo Armadak airez egin dituen erasoetan. Antza denez, Israelgo hegazkin batek jaurti duen misilak Israelgo soldaduekin tiroka ari ziren miliziarrak harrapatu ditu. Enfrentamenduak Gaza ekialdeko Shekha’eia auzoan gertatu dira.

2006ko abuztuaren 29a
19:59
Entzun
Israelgo Armada joan den igandean sartu zen Gaza ekialdera. 10 tankez gain, kotxe blindatuak, indus-makinak eta helikopteroak sartu zituen. Inguruko herritarren arabera, Israelgo Armada “mugitzen den guztiaren aurka” ari da tiroka. Igandeaz geroztik, 11 lagun hil eta 20 zauritu dira Gazako inguru horretan.

Israelek, bere aldetik, tunelak eta lehergailuak bilatzeko operazio bat dela adierazi du, miliziarrek lur azpiko tunelak erabiltzen dituztelako Israeli eraso egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.