Irak

Hiru polizia hil dira Al Mansurren; AEBtako soldadu bat Al Anbarren

Irakeko erresistentziak ekintza berriak burutu ditu gaur goizaldean Irakeko hainbat eskualdeetan. Ameriketako Estatu Batuetako iturri militarrek kaleratutako prentsa ohar batek jakitera eman duenez, hiru polizia hil eta sei zauritu dira Irak iparraldean dagoen Al Mansur hirian izandako erasoan. Oharraren arabera, ekintzaileek poliziaz betetako ibilgailu bat erasotu dute. Erasotzaileek lehergailu bat eztandarazi dute ibilgailuaren ondoan; poliziak ibilgailutik jaitsi direnean, tirokatu egin dituzte.

2005eko urtarrilaren 12a
10:50
Entzun
Bestalde, AEBtako soldadu bat hil da Al Anbar hirian. AEBtako militarrek kaleratutako oharrak ez du zehazten zerk eragin duen soldaduaren heriotza. Hala ere, Irakeko erresistentziaren hainbat kide atxilotzera zihoala hil dutela adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.