Hegoafrikako Legebiltzarrerako hauteskundeetako botoen %58 zenbatuta dutela, Afrikako Kongresu Nazionalak (ANC) segitzen du lehen indarra izaten, %67,04ko babesarekin. Gertu du, beraz, gehiengo osoa -%70 behar da horretarako-. Duela hamabost urtetik, Hegoafrikan apartheid aginte arrazista kendu eta demokrazia ezarri zutenetik, agintean izan da ANC. Jacob Zuma aurkeztu du orain zerrendaburu. Kgalema Motlanthe (ANC) izan da azken legealdian presidentea. 2004ko apirilean egin zituzten aurreko hauteskundeak, eta ANCk botoen %69,69 eskuratu zuen.
Aliantza Demokratikoak (DA) jarraitzen du bigarren indar gisa, bozen %15,82 lortuta -aurreko legealdian %12,5eko babesa zeukan-. Hirugarren, Herriaren Kongresu Berria (COPE) dago, %7,65ekin -ANCtik alde egindako kideek eratu zuten alderdia, abenduan-. Beste alderdi denek %3tik beherako sostengua eduki dute.
Gaur jakinaraziko dituzte behin betiko emaitzak. 23 milioi herritarrek izan dute botoa emateko eskubidea. Parte-hartzea %77koa izan da.
MunDUA
Hiru puntura dauka ANCk Hegoafrikako gehiengo osoa
Legebiltzarrerako bozetako botoen %58 zenbatuta dutela, Afrikako Kongresu Nazionala ageri da irabazle, %67ko babesarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu