irakeko okupazioa

Hiru soldadu estatubatuar hil dituzte Iraken

Amerikako Estatu Batuetako (AEB) hiru soldadu hil dituzte gaur Iraken. Bagdadeko AEBetako aginte militarraren bozeramaile batek jakinarazi duenez, hiru soldaduak Irakeko mendebaldean hil dituzte. Bozeramaileak ez du, ordea, hil diren kokagune zehatza aipatu ezta gertakaria nola izan den azaldu ere.

2004ko uztailaren 6a
12:35
Entzun
Irakeko mendebaldean bi hiri nagusi kokatzen dira, Faluja eta Ramadi.

Hiru hildako horiekin, 639ra igo da AEBetako soldadu hildakoen kopurua iragan urtean Iraken operazio militarrak hasi zirenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.