KURDISTAN
Hiru soldadu turkiar hil ditu ustez PKK taldeak
Ustez Kurdistango Langileen Alderdiko gerrillariek hiru militar turkiar hil eta beste hiru zauritu zituzten astelehenean, Irango mugatik gertuko Gurpinar hirian. Konboi batean zihoazen hiru militarrak tiroz zauritu zituzten, segada batean. Horren ondoren, urrutitik agindutako lehergailu bat zartarazi zuten eta hiru soldadu hil. Ekainaren 1ean duela sei urte emaniko menia bertan behera utzi zuen PKK taldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu