Hiru urte dira Errusia eta Georgiaren arteko gerratik
MOSKU. Hiru urte igaro dira Errusiak eta Georgiak Hego Osetia eskualdea bere egiteko gerra hasi zutenetik. Gerratean hil zirenak gogora ekarri dituzte Tsjinvalin, Hego Osetiako hiriburuan. Kremlinarentzat «bake ezartzeko operazioa izan zen»; Georgiarentzat, aldiz, «lapurretazko inbasioa». Kremlineko buruak aditzera eman duenez, ez dute Georgiarekin negoziaziorik egingo Mikhail Saakaxvilik buru den bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu