azken ordukoa

Hiru urteko espetxe zigorra ezarri diote Mubaraki

 Diru funtsak bidegabeki erabiltzeagatik zigortu dute, BBCren arabera.

Mubarak, hilaren hasieran, ospitaletik bere jarraitzaileak agurtzen. MOHAMED HISHAM - ALMASRY ALYOUM, EFE
2014ko maiatzaren 21a
14:10
Entzun

Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohia epaitzen ari den auzitegiak diru publikoa bidegabeki erabili zuela ebatzi du, eta hiru urteko zigorra betetzera zigortu du. Harekin batera Alaa eta Gamal semeak ere zigortu dituzte, lau urteko zigorra betetzera.

17,4 milioi dolar bereganatu zituztelakoan epaitu dituzte Mubarak sendiko hiru kideak. Diru hori euren jauregiak berritzeko erabili zutela diote. Botere gehiegikeriagatik eta bere agintearen kontra altxatu ziren herritarrak hiltzeagatik ere auzipetuta dago Mubarak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.