Osasuna
Hirugarren lagun bat hil da Kurdistanen hegaztien gripeak jota
Hiru dira dagoeneko Turkiaren mendeko Kurdistanen, Van hirian, hegaztien gripearen ondorioz hil diren lagunak. Atzo jakin zen 15 eta 14 urteko Ftama eta Mehmet Ali Kocygit neba-arrebak hil zirela, eta gaur haien beste senide bat hil dela: 11 urteko Hulya Kocygit aurreko bien ahizpa eta arreba. Kurdistango horiek hegaztien gripeak Asia ekialdetik kanpo eragin dituen lehen heriotzak dira.
Gainera, hiru neba-arreba horiek ez dira Vanen gaitza antzeman dieten bakarrak: hiriko Klinika Unibertsitarioko iturriek agertu dutenez, gutxienez beste 15 lagun dauzkate erietxean hegaztien gripearekin. "Iragan abenduaren 31tik hegaztien grieparen sintomak zituzten 40 lagun etorri dira ospitalera. Horietatik 23k gaitza dutela uste dugu. Hala ere, zortzi ondo daude eta ez dute ingresatzeko beharrik izan, baina hamabost hemen dauzkagu, ohean", azaldu du Husein Avni Hani erietxeko mendikuen buruak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu