Esan bezala. Al Hozeima ingurua izan da kaltetuena. Adibidez, ondoko Ait Kamara herria guztiz suntsitu duela jakinarazi dute agintariek. Mohamed VI. Marokoko erregeak Armada eta erreskate taldeak mobilizatu ditu mugimendu sismikoak eragindako hondamendia arintzen laguntzeko.
Estrasburgoko Lurraren Zientzien Behatokiaren arabera, 6,3ko indarra izan du lurrikarak Richter eskalan. AEBetako Informazio Sismologikoko Zentroaren arabera, ostera, 6,5era iritsi da Gibraltargo itsartean, eta Espainiako Zentro Sismologikoak agertu duenez, 6,1ekoa izan da. Espainiako zenbait lekutan ere nabaritu dute lurrikara, hala nola, Andaluzian eta Murtzian.
1990ean beste lurrikara handi samar bat izan zen leku bertsuan, Al Hozeimatik hurbil. Hala ere, 1960an jasan zuten Marokon inoizko lurrikara handienetakoa; orduan, 12.000 pertsona hil ziren.
Ezbeharrak
Hirurehun hildakotik gora utzi ditu Marokoko lurrikarak
Hirurehun hildakotik gora utzi ditu Marokoko Al Hozeima hirian gertatu den lurrikarak, hiri horretako agintariek jakinarazi dutenez. Itsasoan, Gibraltargo itsasarte inguruan, izan du epizentroa lurrikarak, eta Mediterraneo ertzeko Al Hozeima hirian eta haren inguruko herrietan egin ditu kalte handienak. Lurrikararen indarra, berriz, 6,3-6,5 artekoa izan da Ricther eskalan, mugimendu sismikoak neurtzeko zentroen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu