KATALUNIAKO PROZESU SUBIRANISTA

Hiruzpalau laguneko presidentetza "korala" proposatu du CUPek

Anna Gabriel CUPeko hautetsiak azaldu du alderdiak ontzat joko lukeela independentismoaren sentsibilitate guztiak ordezkatuko lituzkeen formula hori.

Anna Gabriel CUPeko bigarren zerrendaburua. ORIOL CLAVERA
2015eko urriaren 1a
21:08
Entzun

Gabrielen arabera, hiruzpalau lagunez osatutako presidentetza "koral" batek "tentsioa kenduko lioke presidentearen figurari". Guztiek pisu bera eta gehienak emakumeak izatea ere proposatu du.

Catalunya Radion elkarrizketatu dute Gabriel. Kataluniako Parlamentuko hauteskundeek azaleratu zuten jokalekuaren araber,a Junts Pel Si-k CUPen babesa behar du bere hautagai Artur Mas gobernuburu izan dadin, baina Mas babestearen aurka azaldu izan da CUP.

"Pertsona baten inguruko eztabaida murriztailea soberan dago. Eta norbaitek uste badu guri gobernuan bi eserleku emanda pozik utziko gaituztela, oker dabil". Nolanahi ere, azaldu du CUPek ez duela "ezinezko baldintzarik" jarriko inbestidurarako, ohartuta 135 parlamentaritik hamar dituela.

Esaterako, ez du baldintza gisa jarriko eurogunetik edo Europako Batasunetik ateratzea: "Hori esatea elkar ulertzeko borondaterik ez dugula barneratzea litzateke, eta badugu". Ildo horretan, prest agertu da Masek izan behar duen papera "birplanteatzeko".

Bestalde, azaldu du CUPek "oso interes urria" duela Espainiako Gorteetarako hauteskundeetara aurkezteko, "kongresuan presentzia izatea alferrikakoa" delako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.