1957ko irailaren 29a
•Mayakeko istripua. ErrusiakoKyshtym hiriko zentralak eztanda egin zuen. 200 pertsona inguru minbiziaren ondorioz hil ziren. INES eskalan 6. maila izan zuen.
1957ko urriaren 10a
•Windscaleko sua. Helburu militarretarako Erresuma Batuan eraiki zuten zentralean erreaktoreak su hartu zuen. Ehun pertsona inguru minbiziaren eraginez hil ziren. INES eskalan 5. maila izan zuen.
1979ko martxoaren 28a
•Three Mile Islandeko istripua. AEBetako istripu nuklearrik handiena izan zen. Erreaktorea berotu egin zen eta erradiaktibitatea isuri zuen. 5. maila INES eskalan.
1986ko apirilaren 26a
•Txernobilgo hondamendia. Historiako istripu nuklearrik larriena izan zen Ukrainiakoa. 9.000 hildako eragin zituen. INES eskalan 7. mailakoa izan zen; altuena.
1999ko irailaren 30a
•Tokaimurako ezbeharra. Tokio (Japonia) kanpoaldeko zentraleko istripuaren ondorioz bi langile hil ziren eta hainbat lagun zauritu ziren. INES eskalan 4. mailakoa da istripu hori.