Hitz egiten hasi dira berriz Hamas eta Al Fata, bake prozesuari begira

Palestinarrak ados jartzeko negoziazioak Egiptok zainduko ditu, baina zuzenean parte hartu gabe

Amagoia Mujika Tolaretxipi.
2011ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Al Fatako eta Hamaseko buruzagiek beste negoziazio txanda bat hasi dute Gazan, palestinarren arteko baketzea bideratu nahian. Horixe eman du jakitera Hamaseko ordezkari Mahmud Zaharrek. Egiptok parte hartuko du negoziazioetan, baina ez zuzenean. Prozesua zainduko du Kairok, baina palestinarrek bakarrik egingo diete aurreeuren artean dituzten ezadostasunei. Akordioa egonez gero, Kairon jakinaraziko dute.

Hamaseko buruzagia, negoziazioen iragarpenarekin batera, bere erakundearen borondateari buruz mintzatu da. Eurak ez dira oztopo izango palestinarren arteko ezdostasunak konpontzeko, haren ustez banaketak arriskuan jartzen baitu Israelei aurka egiteko indarra. «Elkar ulertzera behartuak gaude, gure lurraldea eta eskubideak berreskuratu nahi baditugu».

Hamasek asteon bertan Gazan diren gainerako taldeei ere bilerara deitu die, eremuan bertan eman diren aurrerapausoei buruz hitz egiteko.

Talde horiek eskatu diete bai Hamasi eta baita Al Fatari ere bien artean erabakiak hartzeari utz diezaiotela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.