MUNDUA

Hitzarmen militar "historikoa" sinatuko dute gaur Sarkozyk eta Cameronek

Bi herrialdeetako 6.500 mililtar izango dituen indar militarra sortuko dute, "defentsarako" izango den akordioan.

2010eko azaroaren 2a
14:39
Entzun
Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak eta David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak "defentsarako" hitzarmena sinatuko dute gaur. Bi herrialdeen artean 6.500 soldadu izango dituen indar militar berezia sortuko dute, Frantzia eta Erresuma Batuko indar bereziek osatua. Erresuma Batuko prentsak historikotzat jo du hitzarmena.

Hala ere, kritikak ere jaso ditu, izan ere "defentsarako" akordioa izanik, Erresuma Batuaren subiranotasuna kolokan ikusten dute zenbait egunkarik, Malvinetako gatazka oroituz. Frantziako general bat SAS indar berezien buru izatea ez dute begi onez ikusi kontserbadore askok, eta zenbait militar eta adituk ere hitzarmena kritikatu dute dirua aurrezteak ez duela defentsarako indar independientea ez izatea justifikatzen argudiatuz.

Aurrerantzean bi herrialdeek hegazkin ontzi bat elkarbanatuko dute, eta Malvinetako krisian gertatu zena errepikatuko balitz, eta ontzia Frantziaren esku egongo balitz, zer gertatukok litzatekeen galdetzen dute kontserbadoreek. Arma nuklearreei ere eragiten die hitzarmenak, izan ere, aurrerantzean Erresuma Batuaren ogibak Dijonen frogatuko dira (Frantzia). Iaz 544 milioi euro gastatu zituen Frantziak horretarako instalakuntzetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.