Hizbula talde xiitak bere ekintzaileak Beirut hiriburuko kaleetatik erretiratzea erabaki du, azkeneko hiru egunetan beraietan egon ostean. Armadak hartuko du berriro hiriko eta Libanoko errepideen kontrola.
Libanoko Gobernuak Hizbularen kontrako neurriak hartzeko asmoa zeukan, baina atzera egin du; hango hedabideen arabera, Armadako buruen eraginez egin du atzera gobernuak.
Oposizioko talde nagusiek deitutako protesten ondoren, Gobernuaren aldekoekin liskar eta tiroketak izan dira azkeneko egunetan. Oposizioko talde nagusiek -Amal eta Hezbola talde xiitak-, Beirut mendebaldea kontrolpean hartua zuten. Hantxe daude finantza zentroa eta merkataritza gunerik garrantzitsuenak. Borroketan 11 lagun hi dira.
2006ko udazkenean hasitako krisiak areago banatu ditu eremu politikoko bi aldeak Libanon. Batetik, Amal (Legebiltzarreko presidentearen alderdia), Hezbola, FPM Fronte Patriotiko Askea, Marada, Alderdi Komunista eta beste talde batzuk (musulman xiita, kristau eta ateoek osatuta nagusiki) osatzen duen oposizioa dago. Bestetik, Fuad Siniora lehen ministroaren (kristau maronita) eta gehiengo parlamentarioaren -Saad Hariri buru duen FM Etorkizunaren Mugimendua- daude.
Oraingo protestak iragan astelehenean hasi ziren, Sinioraren gobernua Hezbolak eraikitako telekomunikazio sarea desegiten saiatu zenean.
Libano
Hizbulak bere ekintzaileak Beiruteko kaleetatik erretiratu ditu
Azkeneko hiru egunetan beraietan egon dira, gobernua Hezbolak eraikitako telekomunikazio sarea desegiten saiatu zelako. Borroketan 11 lagun hil dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu