ugenia Mevikava militar errusiar baten alaba da, Letonian jaioa. 20 urte ditu eta Ingeles Filologia ikasten ari da. Urtean 1.200 euro kostatzen zaio. Hilean 7-8 egunetan egiten du lan, 180ren truke. Ama letoniarra izanik ez du inolako zailtasunik hizkuntzarekin moldatzeko, baina gehienetan errusieraz mintzo da: «Errusiar sentitzen naiz, lehen hizkuntza errusiera baitut».
Rigan, herritarren %52ren lehen hizkuntza da errusiera eta handik kanpo ere badira errusiera nagusi diren eskualdeak. Nekazari guneetan bizi diren errusiera hiztunek arazoak dituzte, Mevikavaren arabera: «Lan egiteko errusiera, letoniera eta ingelesa jakin behar dira». Errusierak ere ofizial izan beharko lukeela aldarrikatu du.Rigan praktikan koofizialtasuna dagoela dirudi. Letoniera zein errusiera, eskoletan bi hizkuntzak ikasten dira nahiz nagusia bat izan, kalean bi hizkuntzak hitz egiten dira, kartel guztiak bi hizkuntzetan daude eta merkatu nagusitik gertuko zineman ere bi hizkuntzetan daude azpitituluak. Aldea da agiriak letonieraz bakarrik jasotzen dituztela eta erakunde publikoetan ere batzuetan soilik letonieraz aritzen direla: «Erakunde batzuetan ez dute errusieraz hitz egiten ere entzun nahi; ez baduzu ulertzen, zure arazoa da». Legebiltzarreko gehiengoak otsailean onartu zuen legearen arabera, irailetik aurrera ikasgaien %60 letonieraz eman beharko dituzte errusiera eskoletan. Zalaparta eta protesta ugari eragin ditu neurriak. Abenduan, Hezkuntza Ministerioari su eman zioten errusiera hiztunek. Duela bi urte, aldiz, hauteskunde legea aldatu zuen Legebiltzarrak eta horri jarraiki orain ez da beharrezkoa letoniera menperatzea hautetsia izateko.Errusian ikasketak egin nahi lituzke Mevikavak, «irakaskuntza sistema ona» duelako. «Bizi baldintzak hemen baino gogorragoak dira».
«Hemen bizi garenez, hizkuntza ikasi behar da», esandu errusiar hiztun Tatyana Leontyevak (25), «eskubide asko exijitzen ditugu, baina ez dugu ahaleginik egiten ikasteko». Zerealez egindako produktuak saltzen ditu.
Hizkuntza estraofiziala
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu