Afganistanera soldadu gehiago bidaliko dituzte hogei herrialdek gaur, Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko (NATO) bozeramaile batek jakinarazi duenez. Herrialde horiek militar gehiago bidaltzeko erabakiak, herenegun Barack Obama AEBetako presidenteak egindako eskaria babesten du. AEBek 10.000 militar gehiago bidaltzeko eskatuko zion NATOri.
Gainera, AEBetako presidenteak gerra lau urtean amaitzeko konpromisoa hartu zuen, beraz, 2013. urterako tropa guztiak erretiratuko lituzke, 2011n hasita. Hala ere, data hori heldu artean, 30.000 soldadu gehiago bidaliko dituela iragarri zuen Obamak.
AEBek 30.000 soldadu gehiago bidalita eta aliatuek beste 10.000 militar gehiago zabalduta, Obamak bete egingo luke Afganistanen nazioarteko tropen agintari goren Stanley McChrystal jeneralak eskatutakoa. Horrek, joan den abuztuan Etxe Zuriari zuzendutako txostenean, ezinbestezkotzat jotzen zuen atzerriko 40.000 militar gehiago zabaltzea Afganistanen, taliban gerrillari islamistei aurre egiteko gisan.
Alemania eta Frantziak, baina, tropa gehiago zabaltzeari uko egingo diote.
munDUA
Hogei herrialdek Afganistanera soldadu gehiago bidaliko dituzte, NATOk jakinarazi duenez
Barack Obamak herenegun iragarri zuen 30.000 militar gehiago bidaliko zituela eta NATOri eskatu zion beste 10.000 soldadu bidaltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu