Srebrenicako sarraskia

Hogei urte igaro eta gero, hildakoak lurperatzen oraindik

Gaur oroitu dute Srebrenican 1995eko sarraskia eta omendu dituzte soldadu serbiarrek hildako 8.000 musulmanak. Serbiako lehen ministro Aleksandar Vucicek ekitaldian parte hartu nahi izan du, baina herritarrek harrika hartu dute.

Srebrenicako sarraskian hildakoak lurperatzeko hilerria, gaur. VALDRIN XHEMAJ, EFE
2015eko uztailaren 11
09:30
Entzun

Ehun eta hogeitamar gorpu lurperatu dituzte gaur Srebrenican, 1995eko uztailan hil zituzten gizonezko bosniarrenak guztiak. Hogei urteotan identifikatu dituzten gorpuzkinetako batzuk dira; ia mila lagunen gorpuzkinak daude oraindik identifikatzeko. Sarraskian hildako 6.200 biktimen gorpuak daude oraingoz hilobiratuta.

Ratko Mladic jeneralak zuzendutako sarraskian 8.000 gizonezko bosniar inguru hil zituzten Srebrenican. Hain justu, gizonezko horiek eraman zituzten lantegiaren aurrean ehortzi dituzte gorpuzkinak gaur goizean. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Serbiako lehen ministro Aleksandar Vucic eta AEBetako presidente ohi Bill Clinton.

Vucic harrika hartu dute Srebrenicako sarraskian hildakoen senitartekoek, eta joan egin da hilerritik.

Epaiaren zain

Genozidioa leporatuta, 20 agintari politiko eta militar epaitu dituzte dagoeneko Hagako Auzitegian. Hamalauri ezarri diete zigorra; Radovan Karadzic eta Ratko Mladic epaiaren zain daude. Mladic Bosniako serbiarren buru izan zen Balkaneetako Gerran.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.