Lau emakumetik batek eta hiru gizonetik batek izango dute minbizia, OME Osasunaren Mundu Erakundearen aurreikuspenen arabera. Gaur da Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Eguna, eta aurreikusitako hainbat datu plazaratu zituen larunbatean OMEk.
Mundu osoan gertatzen diren heriotzen %13 minbiziaren ondorio dira, OMEren arabera. Gainera, hogei urtean bikoiztu egingo dira gaixotasun horren kasuak; 26 milioi pertsona inguruk izango dute.
Edonola ere, Andreas Ulrich OMEko Gaixotasun Kronikoen Saileko adituaren arabera, gaixotasunak eragindako heriotzen herenak saihestu egin daitezke. OMEren iritziz, minbizien %40 saihestu daitezke erretzeari utzita, egunero ariketa fisikoa eginda eta elikadura osasuntsua izanda. Tabakoa da, hain zuzen, minbizia izateko arrazoi nagusia.