Hogei urteko gerra zibila, eta orain, gosetea

2011ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun

Estatu kolpea



1960. Erresuma Batua eta Italiaren mende zeuden bi aldeak batu, eta independentzia eskuratu zuten. Abdula Osman Daar izendatu zuten presidente.

1969. Muhamad Siad Barrek estatu kolpea eman zuen.

1991. Barre diktadorea ez zen hamarkada bat lehenago sortu zen oposizioa kontrolatzeko gai izan, eta atzerrira ihes egin zuen.

Gerrako jauntxoak



1992. AEBek eta NBEk kasko urdinak bidali zituzten. Gerrako jauntxoen esku zen herrialdea.

2001. Dozenaka lagun hil ziren armadaren eta gerrillarien arteko borroketan.

2004. Bake prozesuari ekin zioten Kenyan; Legebiltzarra eratzea hitzartu zuten. Presidentea eta lehen ministroa atzerrian babestu ziren, Kenyan. Ehunka lagun hil ziren gerrillarien arteko borroketan.

Milizia islamista



2006. Epaitegi Islamikoen Batasunaren miliziek mendean hartu zuten herrialdea, hiriburua barne. Gerra jauntxoek amore eman zuten orduan.

2011. Somaliako bost eskualdetan gosetea dagoela jakinarazi du Nazio Batuen Erakundeak. Al Shabab milizia hiriburutik erretiratu da; egun hegoaldea du kontrolpean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.