Hogei zibil hil dira Afganistan hegoaldean mina bat lehertuta

Hildakoen artean, hamahiru umeak dira, eta sei, emakumeak, NATOk baieztatu duenaren arabera

Erredakzioa
2011ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Hogei zibil hil ziren atzo Afganistan hegoaldean mina baten leherketaren ondorioz. Paktika probintziako errepide batean zihoazela egin zuen eztanda minak. Hildakoen artean hamahiru ume eta sei emakume daude.

«Justifika ezina da; ikaragarria», Josef Blots NATOko ISAF Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarreko eledunak. Hogei lagunak medikuarengana zihoazen motordun rickshaw batean. Ibilgailu mota hori oso ohikoa da Asian.

«Etxean egindako mina zen», Mukhlis Afghan Paktita probintziako gobernadorearen eledunaren arabera. Pakistanekin muga egiten du Paktita probintziak eta oso gatazkatsua da.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.