KIEV. Ukrainako Gobernuak atzo jakinarazi zuen Errusiako armadak gutxienez hogei zibil hil zituela Kupiansken, herrialdearen ipar-ekialdeko Kharkiv probintzian. Kieven arabera, erasoa ebakuazio humanitariorako konboi baten kontrakoa izan zen. Kharkiveko gobernadore Oleg Sinegubov kritiko agertu zen erasoarekin, eta adierazi zuen «basakeria» horrek ez duela «justifikaziorik».
Ekialdean, Ukrainako armadak aurrera jarraitu zuen atzo, eta Donetsk eskualdeko Liman hiri estrategikoa berreskuratzea lortu zuen. Errusiako Defentsa Ministerioak ere baieztatu zuen hori, «eremu onuragarriagoetara» joan direlako.
Hogei zibil hil dituzte Ukraina ipar-ekialdean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu