Saharaz hegoaldeko Afrikako hainbat jatorritakoak dira hilda topatu dituzten gorpuak. Uste de azken egunetan hondoratuko zela haiek zeramatzan ontzia.
Bidaiariak eramaten dituen itsasontzi bateko kideek ikusi zituzten atzo gorpuak, Espainiako Gobernuak Melillan duen ordezkaritzak jakitera eman duenez. Haiek abisu eman ostean, gaur erreskatatu dituzte hilotzak. Espainiak eta Marokok elkarlanean egin dute erreskatea, eta gorpuak Marokoren esku geratu dira, bere uretan baitzeuden.