UZBEKISTAN
Hogeita bi urtetik gorako zigorrak, 25 akusaturentzat
Andijonen izandako protestak eragitea leporatuta atxilotutako 25 akusatuei, 22 urtetik gorako kartzela zigorrak ezarri zizkieten atzo. Joan zen maiatzean milaka pertsona atera ziren kalera Poliziak 23 enpresaburu atxilotu izanaren kontra protestatzera. Poliziak manifestariek aurka tiro egin eta, gobernuz kanpoko erakundeen arabera, 500dik gora zibil hil zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu