Bagdad ›Gutxienez hogei zibil kurdu hil dituzte Baquban, Kurdistango mugatik gertu, atentatu suizida batean. Jalal Talabani Irakeko presidentea Alemanian botoa ematen ageri zeneko bideo bat ikusten ari ziren unean —mediku arta ari da jasotzen— lehergaiz betetako gerrikoa zartarazi du erasotzaile suizidak, PUK Kurdistango Batasun Abertzalearen egoitza aurrean. Baqubako osasun arduradunen arabera, 30 ere badira hildakoak.
Bihar egingo dira Irakeko legebiltzarrerako bozak, baina milioi bat inguru soldadu eta poliziak atzo eman zuten botoa, eta bozketa guneetan egindako erasoetan gutxienez segurtasun indarretako 26 kide hil eta 90 bat zauritu zituzten.