Irudia. Frantzia
HOLLANDE ETA SARKOZY, BATERA
Frantziako presidente kargua uztear dagoen Nicolas Sarkozy kontserbadoreak eta kargua hartzear dagoen François Hollande sozialistak batera gidatu zuten atzo 1948eko maiatzaren 8ko nazien errenditzea oroitarazteko ekitaldia Parisko Garaipenaren Arkuan —irudian—. Loreak jarri zituzten biek Soldadu Ezezagunaren Hilobian. Hamazazpi urteren ostean, Eliseora itzultzea lortu dute sozialistek Hollanderen garaipenarekin. Asteartean hartuko du kargua .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu