Grezia

Hollande: "Hartutako konpromisoak bete beharko ditu gobernu berriak"

Frantziako presidentea Merkelekin bilduko da datorren asteburuan Europaren etorkizunaz eztabaidatzeko.

François Hollande Frantziako presidentea. JULIEN WARNAND / EFE
2015eko urtarrilaren 5a
10:54
Entzun

Grezian, bozen atarian, gero eta ozenagoak dira eurogunetik ateratzearen alde egiten dutenen ahotsak. Dena den, Bruselatik oharra luzatu diete: erabakitzen dutena erabakitzen dutela ere aurreko gobernuek "hartutako konpromisoak" bete beharko dituzte. Frantziako presidente François Hollanderenak dira hitzok. Haren esanetan, eurogunean jarraitzeko erabakia Greziaren esku dago, baina emandako hitza bete egin beharko dute: "Europan arauak eta diziplinak daude, eta bete egin behar dira".

Hain zuzen ere, datorren asteburuan Alemaniako kantziler Angela Merkelekin bilduko da Hollande Europaren etorkizunaz hitz egiteko. Gobernuburu alemaniarrak asteburuan egindako adierazpenek hautsak harrotu dituzte nazioartean. Izan ere, Merkelen iritziz, Syrizak bozak irabaziz gero, posible litzateke Grezia eurogunetik ateratzea.

Abenduaren 29an eta 30ean —Dimasek gehiengoa lortu ez eta Samarasek bozetara deitu ostean— eginiko inkesta baten arabera, botoen %30,4 jasoko lituzke Syrizak, eta %27,3 Demokrazia Berria indar kontserbadoreak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.