Atentatuak Parisen

Hollande: “Konstituzioa aldatu behar dugu terrorismotik babesteko”

Frantziako presidenteak herrialdeko bi ganberen aurrean hitz egin du, parlamentuan. Pariskoak "gerla ekintzak" izan zirela esan du Hollandek, eta "batasun nazionalerako" deia egin.

François Hollande, gaur, Parisen, Frantziako Asanbladan agerraldia hasi aurretik. MICHEL EULER, EFE
Ainhoa Oiartzabal Azketa.
2015eko azaroaren 16a
07:17
Entzun

Versaillesko jauregian, ezohiko agerraldia egin du Frantziako presidente François Hollandek, Parlamentuko bi ganberen aurrean. Lehenik eta behin, jakinarazi du 12 egunetik hiru hilabetera luzatu nahi duela larrialdi egoera. Eta zigorrak gogortuko dituela. Larrialdi egoeraren luzapenari buruz asteazkenean eztabaidatzen hasi “eta astebururako erabakitzeko gonbita” egin die aurrean zituen guztiei. “Konstituzioa aldatu behar dugu gure zuzenbide estatuak terrorismo estatutik babes gaitzan”.

“Borroka armatuaren kontra egiteko ahal gehiago izan behar dute magistratuek”, erantsi du. Datozen bi urteetan, segurtasun indarretan 10.000 lanpostu —urteko 5.000na— sortuko dituela iragarri du, besteak beste. “Justizia Ministerioak 2.500 kide berri izango ditu”. Mugetako Administrazioan beste 1.000 postu gehiago ere agindu ditu.

Ziberdefentsa 2019ra bitartean indartuko dutela erantsi du, eta defentsa erreserbak egokiago erabili beharraz mintzatu da. Horrek guztiak aurrekontuetan izan ditzakeen ondorioei buruz, irmo zehaztu du: “Segurtasun ituna garrantzitsuagoa da egonkortasun ituna baino”.

“Biba Frantzia!” oihukatuz bukatu du hitzaldia Hollandek. Segidan, Marseillaise kantatu dute elkarrekin Versaillesko jauregian bildutako denek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.