François Hollande Frantziako presidentearen ustez, "Europako Batasuna ezin da izan txeke bila doazen herrialdeen batura". EBko 27 herrialdeei erantzukizun politikoa izateko eskatu die, denen artean "aurrekontu indartsua" osatzeko asmoz.
Aurrekontu horrek herrialde "ahulenak" laguntzeko izan beharko lukeela adierazi du Hollandek. Ondoen dauden estatuek ekonomia bultzatzeko ahalegina egin beharko lukete, haren arabera.
Ostegunean EBko estatu eta gobernuburuek biltzarra egingo dute Bruselan, 2014-2020 aldiko aurrekontuez hitz egiteko.