François Hollande Frantziako presidentetzarako hautagaiak adierazi du hauteskundeak irabazten baditu Espainiako Gobernuarekin "irtenbide politikoak aurkitzeko" lan egingo duela.
"Nik ez dut ETArekin hitz egiten, eta ez dut elkarrizketetan pentsatzen", esan du. "Espainiari gai hori lan dezan uzten diot", gaineratu du.
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusia Hollanderekin bildu da Parisen, hauteskunde kanpainan babesa emateko.
"ETAren aurka borrokatu den gizonarekin nago, eta irtenbidea aurkitzeko zorian gaude hari esker", azaldu du Hollandek, Rubalcabari erreferentzia eginez.
Apirilaren 22an izango da Frantziako presidentetzarako hauteskundeetako lehen itzulia; bigarrena, berriz, maiatzaren 6an.