François Hollande Frantziako presidentea etzi joatekoa da Calaisko Oihana kanpamentua bisitatzera. Toursen migratzaileak artatzeko zentro batean izan da gaur, eta bisitaren ondoren adierazi du Calaisko kanpamentua husteko plana. Azaldu duenez, 9.000 errefuxiatu horiek 40-50 kidetako taldetan banatuko dituzte hiru edo lau hilabeterako, eta denbora horretan gobernuak erabakiko du asilo eskubidea onartzen dien edo kanporatu egingo dituen.
Calaisen dauden migratzaile gehien-gehienak Asiako eta Afrikako gerretatik eta pobreziatik ihesi Erresuma Batura iristeko esperantzaz joandakoak dira. Azken urteotan asko hazi da modu inprobisatuan eratutako kanpamentua, eta errefuxiatuen gaia, eta kanpamentua bera, eskuinak eta eskuinak muturrak eztabaida politikoan kokatu ditu. Nicolas Sarkozy Errepublikanoak alderdiaren presidentegai izateko hautagaiak aste honetan bisitatu du Calais.
Frantziako eta Erresuma Batuko gobernuak horma bat eraikitzen ari dira errefuxiatuek ez dezaten lortu Ingalaterrara gurutzatzeko modurik.