Siria

Homsen hasiak dira haurrak, emakumeak eta adinekoak Hiri Zaharretik ateratzen

Bezperan Siriako Gobernuak eta matxino taldeek lortutako akordioari esker, Homsen hasiak dira Hiri Zaharretik gerrak harrapatutako haur, emakume eta adinekoak ateratzen. Berrehun zibil behintzat atera dituzte, NBEren ibilgailuek babestutako hiru autobus eta sei anbulantziatan. 

Berria.info
2014ko otsailaren 7a
14:05
Entzun

Genevako bake negoziazioetan Siriako Gobernuak eta NCSROF oposizioko koalizioak lortutako hurbilketa bakarra Homsen gerrak harrapatutako zibilak ateratzeko aukerari buruz izan zen, baina akordiorik ez zuten itxi. Geneva-2 konferentziaren bigarren elkarrizketa txanda gainean dutela —astelehenean elkartuko dira berriro bi aldeak—, Sirian bertan egin dute Homsetik haurrak, emakumeak eta adinekoak ateratzeko hitzarmena.

Goizean jada 200 bat zibil atera dituzte Homseko Hiri Zaharretik NBEren ibilgailuek babestutako hiru autobus eta sei anbulantziatan. Matxinoen kontrolpeko eremu batean sartu dira giza laguntza taldeak, eta hurrengo egunetan setiatutako herrian harrapatuta dauden 3.000 lagun inguru ateratzea espero da.

Errusiako Gobernuak jakinarazi duenez, Baxar Al-Assaden gobernuak eta oposizioko indarrek hiru eguneko su-eten bat eman dute Homsetik zibilak ateratzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.