Txetxenia

"Hondakin erradiakitboen isuri katastrofikoa" atzeman dute Groznin

Txetxeniako agintariek isuri erradiaktibo handia atzeman due Grozni hiriburuan, produktu kimikoak ekoizten dituen estatuaren lantegi batean. Agertu dutenez, erradiazio maila normala baino 58.000 aldiz handiagoa da, hots, haien eraginpean den edozein pertsona hiltzeko modukoa. Finean, Ukrainan Txernobilgo hondamendian iritsitako erradiaktibitate mailaren erdira heldu dira. Errusiaren menpeko Txetxeniako Errepublikako fiskalak gertatutakoa ikertzen ari dira.

2005eko abenduaren 17a
14:00
Entzun
Lantegiko biltegi batean utzita aurkitu dute material erradiaktiboa, eta arestian esan bezala, dagoeneko zabaldu den erradiaktibitate maila oso handia da; agintarien arabera, "hondamendia eragiteko modukoa". 1999an Errusiako Armadak birritan bonbardatu zuen lantegi hori, Txetxeniako independentisten aurkako borrokan, prentsak agertu duenez. Dena den, ez dute zehaztu hondakin erradiaktiboen pilatzeak eta batera kasurik egin gabe uzteak gertakari horrekin zerikusirik duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.