Irudia.AEB

HONDAMENA TEXASTIK VIRGINIARA

2011ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
AEBetan, Texastik hasi eta Virginiara arteko lurralde eremu zabalean ekaitzek eta tornadoek utzitako ondorioak gero eta nabarmenagoak dira. Gutxienez 300 lagun hil dira. Alabaman, gehien kaltetutako estatuan, 213 pertsona hil dira. Hain zuzen, Barack Obama presidentea Alabaman izan zen atzo, Tuscaloosa hiriko txikizioak ikusten. «Inoiz ez dut halako hondamenik ikusi», adierazi zuen. Irudian, hiri horretako herritarrak, tornadoek txikitutako etorbide batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.