Australiako agintariek, ondoratutako itsasontzian bizirik atera litezkeenen bilaketa etetea erabaki du. Poliziak jakitera eman duenez, "ez dago inor bizirik aurkitzeko esperantzarik", itsaz zabalean hainbeste denbora irauterik ez dagoelako. Hala ere, urpekariak ingurua aztertzen ibiliko direla ere jakinarazi dute.
Pasa den asteazkenean, Indonesiatik Australiara zihoan itsasuntzi bat hondoratu zen Christmas iralaren (Australia) arrokak jo ondoren. Bizirik atera zituzten 30 lagun, eta itsasontzian zenbat pertsona zeuden seguru inork ez dakien arren, oraingoz 43 desagertu zenbatu dituzte. Aduanetako arduradunek gertaturikoa aztertuko dutela jakinarazi du Julia Gillard lehen ministroak.
mundua
Hondoratzean bizirik ateratakoen bilaketak amaitzea erabaki du Australiak
"Inor bizirik aurkitzeko esperantzarik" ez dagoela jakinarazi du bertako poliziak, eta 42 desagertu zenbatu dituzte, nahiz eta ez dakiten zenbat zihoazen itsasontzian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu