Honduras eta Nikaragua astintzen hasi da 'Felix' urakana

"Indar pixka bat galdu duen arren, oso kalte larriak sor ditzake", esan du Zelaya Hondurasko presidenteak. Orduko 260 kilometroko abiaduran dabil orain.

2007ko irailaren 4a
14:08
Entzun
Felix urakanak bere bidea egiten segitzen du Karibe aldean, kalte handiak eraginez haizeteekin eta euriteekin. Gaur Honduras eta Nikaragua astintzen hasi da. Gainera, azken orduetan urakana bortitzagoa da, 4. puntutik 5.enera igo delako, eta orduko 260 kilometroko abiaduran dabil. Herritarrak jakiekin, erregaiekin eta bestelakoekin hornitu dira aurreko egunetan.

Hondurasko arduradunek esan dute urakana herrialdearen ipar-ekitaldeko zati batean izango dela, atzera Karibera irteteko, eta ez dute baztertu ahultzea edo norabidez aldatzea mendikateekin topo egitean. "Indar pixka bat galdu duen arren, oso kalte larriak sor ditzake", esan du Manuel Zelaya Hondurasko presidenteak.

Hartutako neurrien artean, adibidez, argi gorria piztuta dagoen Hondurasko eskualdeetan -seitan-, klaseak bertan behera utzi dituzte.

Felix urakana "izugarri arriskutsua" da, Urakanen Zentroko arduradunek adierazi dutenez. Mendebalderantz orduko 32 kilometro egiten ditu. Orain arte kalte handiak eragin ditu Venezuelan -Granada irlan, batik bat- edota Kolonbian -La Guajiran-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.