Roberto Micheletti izendatu zuen pasa den igandean Hondurasko Kongresuak presidente izateko eta horrek adierazi du Manuel Zelaya presidentea Hondurasera itzultzen bada atxilotu egingo dutela. Izan ere, pasa den igandean armadak estatu kolpea eman zuen eta Zelaya presidente kargutik bota zuten. Costa Ricara bidali zuten.
Zelayak gaur jakinarazi du ostegunean Hondurasera itzuliko dela, Tegucigalpa hiriburura, 2010eko urtarrilera arteko agintaldia bukatzeko asmoz. Nazioarteak babesa eskaini dio. Honduraserako bidaia horretan lagunduko diola nabarmendu du Amerikako Estatuen Erakundeko idazkari nagusiak.
"Herria, amada eta sistema hau suntsitu nahi dutenak zain egon daitezela", esan du Zelayak Managuan, Amerikako estatu eta gobernuburuen batzarrean.
Bihar Ameriketako Estatu Batuetara joango da, New Yorkera, Nazio Batuen Erakundearen batzar batera. Amerikako Estatuen Erakundearekin ere bilduko da, eta horko idazkari nagusi Jose Miguel Insulzari eta presidenteei eskatu die nahi badute laguntzeko Hondurasera.
Armadak, estatu kolpea emanda, herenegun kendu egin zuen Zelaya presidente posturik, eta Costa Ricara bidali zuen. Roberto Micheletti presidente berriak kargua hartu zuen atzo, eta greba orokorra hasi zuten haren kontrakoek.
Nazioartea Zelayaren alde agertu da, baita herritar ugari ere. Atzo, harriekin egin zieten aurre presidentearen egoitzaren aurrean bildutako militarrei.
MunDUA
Hondurasera itzultzen bada atxilotu egingo dutela ohartarazi dio Michelettik Zelayari
Kongresuak izendatutako presidenteak adierazi du Zelaya presidentea atxilotzeko agindua indarrean dagoela. Horrek Hondurasera etzi itzuliko dela jakinarazi du, 2010eko urtarrilera arteko agintaldia bukatzeko asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu