Roberto Micheletti Hondurasko gobernuko egungo presidenteari Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) sartzeko bisatua kendu diote. Baita Carlos Lopez kantzillerrari eta Hondurasko Justiziako hamalau magistratuari ere.
Ekainaren 28an Manuel Zelaya presidente kargutik kendu zuen Hondurasko armadak, estatu kolpea emanda, eta Micheletti jarri zen karguan. AEBek kritikatu egin zuten, eta gaur bisatua kendu diote.
mundua
Hondurasko egungo presidenteak ezingo du AEBetan sartu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu