Manuel Zelaya estatu kolpez kargutik kendu zuten Hondurasko presidentearen aldeko martxan parte hartzen ari diren milaka jarraitzaile Tegucigalpa hiriburura iritsi ziren atzo. Polizia manifestari horiek geldiarazten saiatu zen, eta ondorioz, istiluak ugariak izan ziren. Besteak beste, autobus bat eta jatetxe bat erre zituzten. Horren aurrean, Roberto Micheletti de facto-ko Hondurasko presidenteak 22:00etatik 5:00ak arte -6:00etatik 13:00etara Euskal Herrian- etxeratze-agindua jarri du Tegucigalpan, egoera lasaitze aldera.
Atzo Michelettiren etxearen aurrean protesta egiteko elkartu ziren presidente ohiaren milaka jarraitzaile, eta han geratzeko asmoa azaldu dute Zelaya itzuli arte.
Ekainaren 28an Hondurasko armadak gobernuburu postutik kendu egin zuen Zelaya, estatu kolpea emanda, eta legebiltzarrak Micheletti jarri zuen presidente.
Armadak Zelaya orduan Costa Ricara bidali zuen, eta hau oraindik ez da itzuli Hondurasera. Nazioartea estatu kolpearen aurka azaldu da, eta Zelaya bera Amerikako hainbat gobernuko lehendakarirekin batzartu da; horien babesa jaso du.
Presidente ohiak bere herrialdera itzultzeko asmoa daukala esan izan du. Haren jarraitzaileek gaurko ere protestak iragarri dituzte, eta gobernuak etxerako agindua eman du.
mundUA
Hondurasko istiluak lasaitzeko asmoz, etxeratze-agindua ezarri du Michelettik
Atzo Manuel Zelayaren jarraitzaileak Tegucigalpara iritsi ziren eta han geldituko direla jakinarazi dute presidente ohia itzuli arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu