Iazko ekaineko estatu kolpearekin lotura dutenentzako amnistia osoa eman du gaur Porfirio Lobo Hondurasko Gobernuko presidente berriak, inbestidura saioa bukatu eta minutu gutxira. Kongresuak atzo onartu zuen dekretua, eta Lobok gaur sinatu du.
Roberto Michelettiren lekua hartu du presidente karguan. Armadaren estatu kolpearen ondorioz iritsi zen Micheletti postura -herrialdetik bidali egin zuten orduko presidente Manuel Zelaya-, eta azaroko hauteskundeetako garailea Lobo izan zen.
mundua
Hondurasko presidente berriak estatu kolpearekin lotura dutenentzako amnistia osoa eman du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu