Irakeko inbasioa

Hondurasko soldaduak Iraketik ateratzeko agindu du Maduro presidenteak

2004ko apirilaren 20a
13:40
Entzun
Hondurasko presidente Ricardo Madurok hango soldaduak Iraketik "berehala bueltatzeko" agindu du. Gobernuko iturriek adierazi dutenez, maiatza amaitu baino lehen bueltatuko dira, gainera. Itzulera hori tropen segurtasun osoa bermatuaz egiteko eskatu zuen. Bere esanetan, Hondurasko soldaduek bete beharreko lana betea dute dagoeneko, eta bakearen eta giza eskubideen alde eta Iraken berreraikuntzan egindakoaz harro daudela.

Madurok aditzera eman zuenez, koalizioko beste herrialdeei atzo jakinarazi zien tropak erretiratzeko asmoa.

Hondurasko legebiltzarrak 2003ko maiatzean onartu zuen tropak irakera bidaltzea. Orduan eztabaida handia sortu zen Hondurasko gizartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.