Hong Kongeko egunkari bateko bost kide, atxilo

2021eko ekainaren 18a
00:00
Entzun
HONG KONG.Apple Daily egunkariak Hong Kongen duen egoitzara sartu, eta zuzendaritzako bost kide atxilotu zituzten atzo hiri horretako ehunka polizia agentek. Ryan Law editore burua eta zuzendaritzako beste lau kide dira atxilotuak. «Atzerriko indarrekin elkarlanean aritzea» leporatzen diete. Duela urtebetetik indarrean den Segurtasun Nazionalerako Legea baliatuta egin zuten operazioa.

Kazetak argitaratutako 30 artikulutan oinarritu dira kargu hori egozteko, Li Kwai-wah poliziaburuaren esanetan. «Horietan, nazioarteko gobernuei eskatzen zieten Hong Kongen eta Txinaren aurkako zigor neurriak har zitzatela, eta bost zuzendariek rol garrantzitsua izan zuten horiek publikatzea erabakitzeko garaian», azaldu zuen.

Hong Kongeko Segurtasun ministro John Leek ukatu egin du atxiloketek kazetarien «ohiko jardunarekin» zerikusia zutenik, eta «segurtasun nazionala arriskuan» jarri izanarekin lotu zituen atxiloketak.

Egunkaria Jimmy Lai ekintzaile eta magnateak sortu zuen, 1995ean. Lai bera preso dago joan den abuztutik, eta, maiatzean, haren jabetza guztiak blokeatu zituzten agintariek. Hong Kongen 2018an izandako protesten sustatzaile izatea egozten diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.