TXINA

Hong Kongeko estatusaren gaineko erabakiak bere esku izatea nahi du Pekinek

Erredakzioa
2004ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Txinak atzo ebatzi zuenez, Hong Kongek buruzagitza eta diputatuak hautatzeko modua aldatzen hasi aurretik Pekini baimena eskatu behar dio. Ebazpena Londresen kolonia ohiaren Oinarrizko Legean oinarritu zuen Txinak.

Hong Kongeko Oinarrizko Legearen helburua «demokrazia osoa» lortzea da, baina ez du horretarako eperik zehazten. Txinako agintari batek, Qiao Xiaoyangek, atzozera esan zuen Hong Kongek bere estatusa aldatzeko aukeraz: «Udalerri batek ez du botere finkorik. Udalerriko botere guztiak agintaritza nagusiaren baimenetik eratortzen dira». Hong Kongeko hainbat kritikok salatu zuten Pekinek kolonia ohirako autonomiaren hedapena mugatu duela. 150 urtez Londresen menpe egon ondoren, honek 1997an Txinari itzuli zion hiria, 50 urterako autonomia zabal bat izateko bermearen truke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.