Hong Kong

Hong Kongeko legebiltzarra Pekinen aldekoen esku geratuko da

Txinako Gobernuaren aldeko taldeek espero zena baino emaitza hobeak lortu zituzten, atzo, Hong Kongeko hauteskundeetan. Legebiltzarreko 60 eserlekuetatik 30 noren esku geratuko ziren erabaki zuten atzo. Demokraziaren aldeko alderdiek 18 eserleku lortu zituzten, eta Txinako Gobernuaren aldekoek, 12. Parlamentuaren beste erdia nola osatuta dagoen kontutan hartuta, bigarrenek izango dute kontrola.

2004ko irailaren 13a
13:05
Entzun
Hong Kongeko legebiltzarraren erdia sufragio unibertsalaren bidez aukeratzen da, eta beste erdia, berriz, 28 sektore profesionalen artean aukeratzen dute.

Bozketa bidez aukeratzen den ordezkari kopurua atzo aukeratu zuten. Demokratek 18 eserleku lortu zituzten, eta guztira 27 eserlekuren jabe izateko itxaropena bazuten ere, 25 izango dituzte, hemendik aurrera. Sektore profesionalek aukeratutako legebiltzarraren erdian, 7 eserleku zituzten.

Beste 34 eserlekuak Pekinen aldekoek lortu dituzte. Atzo, 12 eserleku lortu zituzten, eta beste guzitak sektore profesionalek aukeratuak dira.

Falta den eserlekua Rita Fanek irabazi zuen. Fan legebiltzarreko lehendakaria izandakoa da, eta independiente bezala aurkeztu zen. Txinako Gobernuarekin harremanak ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.